XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSEBIO ERKIAGA, OLERKARI.Ibilte latz dozu bizia, kurubilka eriotzara garoazana.
Edergarri lez untzori-diztira dau biran.
Bizi ori edertuz ta oztopotuz literatura daukagu tarteko; erti-lana, nekea, nunbait, bear-izanetik erneten danean.
Idazlea, bear-izanak bultzata, barruan kiribiltzen jatzu bear-izana billatzen dau, idaztera daroana, ur-gaiñ doan orbelari ur-tiraiñak sakatzen dautson legez.
Rilke`ren aburuz, bear-izan orrek norbaiten biotzean sustraiak bota ba`ditu, idazle bat daukagu or, eta doakabe litzateke idaztea iñok galazoko ba`leuskio: eriotzarako bidean legoke.
Auxe dozu E. Erkiaga, euskal idazle bizkorra.
BIZITZ ORRIAK Lekeitio`n jaio zan Eusebio Erkiaga 1912-9-4`an.Gurasoak, euskaldun utsak.
An bizi izan zan 24 urterarte.
Gerratean, 1938 gn.urteko udabarrian balaz zauritua, Castellon aldean.
Ezkondua da, lau seme-alaba ditu, ta Bilbon bizi da iragan 58 urtean.
Bizkai Bankuko langille, gaur zar-saritua.
Euskaltzain aulkiduna, 1965`tik.
Gauzak, eta bizitz-urratsak batez be, nundik nora ibilliak izan diran, noberak jakin oi ditu ondoen.
Auzi oni buruz, ona nik eskatuta, urteak dirala .
Auxe dozu Erkiaga`k idatzia urte batzuk dirala, ta gaur-egun be, nik uste
Orduko olerkari mordotxoa ixillik dago orain, baiña beste asko leenari eskiñita dagoz.
Erkiaga`k berak, poesi-liburu berezirik emon ez dauskun arren, naiko poesi argitaratu dau or-emengo aldizkarietan.
Nik sarri idatzi dot bera dogula Bizkaian euskal olerkaririk onena, eta onen ondoren Balendin Aurre-Apraiz, besteai ezer kendu barik.
Euskalerriak pozik artuko leuke E. Erkiaga`ren olerki bilduma mardul bat.
OLERKARI Beronek diñoskunez, lirikaz ta musikaz zaletua, beti makurtu izan da Musa maitagarrien aurrean, euroi intzentsu biguna errerik.Amazortzi urte ebazanetik gaurgiño orrelaxe.
Nik 1954`an, olerki bilduma
Arrezkero 34 urteotan asko koplatua dogu, beti obetuz joanik.
Oneik dira an datozan amarrak: